GARRAIOA
Oiartzungo herria menditsua izateaz gain, auzo desberdinetan banatua dago. Horrek garraio eskaintza egokitua eskatzen du.
Egunero hiru ibilbideen bitartez autobusek ikasleak geltokietan jasotzen dituzte ikastetxera normaltasunez etor daitezen. Behin eskolak bukaturik bueltan eramaten dituzte ikasleak beren geltokietara.
Zerbitzua doakoa da horretarako eskubidea dutenentzat. Legez, garraio eskubidea dute, ikastetxetik gutxienez bi kilometrotara eta Oiartzun barruan bizi direnentzat.
BUS ORDUTEGIA 2023-2024
ESKOLARA | ESKOLATIK |
TXIKIERDI – 08:10 | ELIZALDE – 14:35 / 16:36 |
ARRAGUA-FRONTOIA – 08:15 | TXIKIERDI – 14:41 / 16:41 |
ARRAGUA-FARMAZIA – 08:20 | ARRAGUA-FRONTOIA – 14:45 / 16:45 |
OLIDEN – 08:25 | ARRAGUA-FARMAZIA – 14:48 / 16:48 |
MENDIN – 08:40 | OLIDEN – 14:55 / 16:55 |
ELIZALDE – 08:50 | MENDIN – 15:00 / 17:00 |
ESKOLARA | ESKOLATIK |
PIKOKETA – 08:00 | ELIZALDE – 14:35 / 16:38 |
GORRINZULO – 08:05 | KARRIKA-PARKEA – 14:42 / 16:45 |
GURUTZE – 08:15 | KARRIKA-GOIA – 14:52 / 16:55 |
SISTIAGA – 08:17 | SISTIAGA – |
ELIZALDE – 08:20 | GURUTZE – 14:54 / 16:57 |
KARRIKA-PARKEA – 08:35 | PIKOKETA – 14:58 / 17:01 |
KARRIKA-GOIA – 08:40 | |
ELIZALDE – 08:45 |
ESKOLARA | ESKOLATIK |
ITURRIOTZ – 08:20 | ELIZALDE – 14:35 / 16:38 |
PIKABE – 08:30 | ITURRIOTZ – 14:39 / 16:42 |
PAGOARTE – 08:32 | ALTZIBAR – 14:48 / 16:51 |
ALTZIBAR – 08:40 | KARRIKA – 14:50 / 16:53 |
IRAGORRI – 08:45 | PIKABE – 14:52 / 16:55 |
ELIZALDE – 08:50 | PAGOARTE – 14:55 / 16:58 |
OHARRAK
Ikaslea goizean autobusa hartzen duenetik arratsaldean geltokian jaitsi arte eskolako zuzendaritzaren ardurapean egongo da, ondorioz, funtzionamendu egoki bat izateko ezarritako araudia bete behar du. Hezkuntza Sailak agintzen duen bezala, Ikasleen segurtasuna bermatuko da ikasleak autobusetatik jaisten direnetik eskola hasi arte, eta alderantziz. Ikasleak ez dira eskolako eremutik aterako klaseak bukatu arte. Ikasleek autobusetik etxerako bidea bakarrik egiteko, gurasoek baimena sinatu beharko dute. Azkenik 2014/11/19ko OOGen onartu zen, eskolako ordutegitik kanpo, ikasleak autobusean sartzen ez diren momentutik ez dira eskolaren ardura, gurasoena baizik.