Pribatutasun Politika
1. Atarikoa
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (aurrerantzean, DBLO) eta bere arautegiaren arabera, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie webgune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak Elizalde Ikastetxearen fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.
Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. Elizalde Ikastetxeak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.
Webguneak kanpoko beste webgune eta kanal eta sare sozial batzuetarako estekak eskaintzen ditu (esate baterako, Facebook, Twitter, e.a.). Elizalde Ikastetxeak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako erantzukizunik. Elizalde Ikastetxeak erabiltzaileari jakinarazi nahi dio, kanpoko webgune eta kanal eta sare sozial hauetan sartu nahi badu, Elizalde Ikastetxeak eskainitako estekak erabiliz edo ez, kanpoko webgune horien erabilera baldintzak, pribatutasun politikak, cookie politikak edo bestelako baldintzak edo/eta arauak webgune horien arduradunen erantzukizunak dira.
Elizalde Ikastetxeak erabiltzaileei gomendatzen die begira ditzatela haurren eta gazteen datu pertsonalen babesari buruz Datuak Babesteko Euskal Bulegoak argitaratutako hainbat material. Informazio hori guztia (teknologia berrien erabilerari buruzko eskuliburuak, bideo hezitzaileak, etab.), hain zuzen, www.kontuzdatos.info helbidean dago ikusgai.
2. Datu pertsonalak biltzea
Elizalde Ikastetxeak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere webgunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko, esate baterako formularioak, ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Elizalde Ikastetxeak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen arabera egingo duela.
Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien aurretiko eta informatutako baimen zehatza daukala datuak argitaratzeko.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Elizalde Ikastetxeak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean.
Elizalde Ikastetxeak ez die inolako datu pertsonalik eskatuko adingabeei. Datu pertsonal guztiak haurren tutore edo gurasoenak izango dira. Elizalde Ikastetxeak gurasoei eta legezko tutoreei gomendatzen die webgune honetan nabigatzen laguntzeko euren seme-alabei. Orria erantzukizunez erabiliz gero baino ez baikara seguru ibiliko.
Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika honetan eta webgunearen baldintza orokorretan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea.
3. Interesdunen eskubideak
Elizalde Ikastetxeak erabiltzaileari gogorarazi nahi dio edonoiz erabil ditzakeela datuetan sartzeko, datuak aldatzeko zein ezeztatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak.Horretarako, idatzia bidali beharko dio Fitxategiaren Erantzuleari: Manuel Lekuona, 5 – Oiartzun (Gipuzkoa), telefonoa: 943490193 edo, bestela, idazkaritzalh@elizalde.info helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da.
Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.
4. Segurtasun-neurriak
Elizalde Ikastetxeak, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, DBLO eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Elizalde Ikastetxearen erantzukizunpekoak.
5. Trafiko datuak
Elizalde Ikastetxearen webguneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.
Erabiltzaileak aurretiko baimena ematen dio Elizalde Ikastetxeari bere IP helbidea tratatzeko webgune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango baimen hau jasotzea webgunean sartzen den bakoitzean.
Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin ari gara webgune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Elizalde Ikastetxearen webguneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.
6. Indarraldia
Elizalde Ikastetxeak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Elizalde Ikastetxeak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Elizalde Ikastetxeak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.